Lore Zumeta Olaskoaga

Lore Zumeta Olaskoaga

Bioestatistika ikerlaria

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua

Kaixo! Bioestatistikan ikerlaria naiz Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua zentroko Laguntza Metodologikorako Unitatean. Modelizazio estatistikoaren ikerketa, softwarearen garapena eta estatistikak dituen aplikazioak interesatzen zaizkit. Batez ere, kirol medikuntzaren, epidemiologiaren eta biomedikuntzaren arloetan kokatzen diren aplikazioak.

Matematika eta Estatistikan doktorea naiz. Doktore tesian metodo estatistikoen eta softwarearen garapenean egin nuen lan, lesioek futbol profesionalean duten arriskua eta eragina estimatzeko.

Interesak
  • Biziraupeneko Analisia
  • Eredu mixtoak, datu longitudinalak
  • Eredu Gehikor Orokortuak (GAMs, ingelesez)
  • Bioestatistika & Kirol Medikuntza
Ikasketak
  • Matematika eta Estatistikan doktoregoa (PhD), 2024

    Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

  • Estatistika eta Ikerketa Operatiboan Masterra, 2018

    Universitat Politècnica de Catalunya and Universitat de Barcelona (UPC and UB)

  • Matematikako Gradua, 2016

    Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco (UPV/EHU)